Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 30:17-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Ecen hersico dut çure orbaina, eta sendatuco çaitut çure çaurietaric, dio Jaunac; ceren deithu çaituzten iraicia, oi Sion, diotelaric: Hori da nihorc bilhatzen ez duen hura.

18. Hau dio Jaunac: Huna guibelerat erakarriren ditudala nic Jacoben olhetaco desherrituac, eta urricalduren natzaiote haren atherbeei, eta hiria berriz içanen da alchatua bere mendiaren gainean, eta temploa asentatua lehen cen beçala.

19. Hequien ahoetaric ilkico dira laudoriozco eta bozcariozco cantuac; eta berhaturen ditut, eta ez dira gutituco; eta goretsiren ditut, eta ez dira aphurtuco.

20. Eta Jacoben umeac hastetic beçala içanen dire, eta haren bilkuac iraunen du ene aitzinean; eta ni bilhaturen naiz haren hersari gucien contra.

21. Eta haren buruçaguia haren ganicacoa içanen da; eta deithuren dut, eta hurbilduco da ene gana; ecen cein da hura, niri hurbilceari bere bihotza demana? dio Jaunac.

22. Eta ene populua içanen çarete, eta ni çuen Jaincoa içanen naiz.

23. Huna Jaunaren xirimola, hasarre jauzten dena, phesia iraulcen dena, jausten dela gaixtaguinen buruaren gainera.

24. Jaunac ez du aldaratuco bere hasarrearen hatsa, eguin eta bethe detzan arteo bere bihotzeco xedeac: azquen egunean ardietsiren ditutzue.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 30