Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 30:11-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Ceren, dio Jaunac, çurequin bainaiz çure salbatzeco; ecic xahuturen ditut jendaia guciac, ceinen erdian barraiatu baitzaitut; çu ordean etzaitut xahuturen; bainan açurriaturen çaitut çucentasunean, uste içan ez deçaçun hobengabe çarela.

12. Ecen hau dio Jaunac: Çure hauscura ecin-sendatuzcoa da, çure çauria guciz gaixtoa.

13. Haren behar-beçala lotzen nihorc ez daqui; sendacariec çuretzat indarric ez dute.

14. Maite cintuztenec ahanci çaituzte guciec, eta etzaituzte guehiago bilhatzen; alabainan etsai baten sakiaz, gaztigu gogorraz jo çaitut; çure tzarqueria nihonerecoen gatic, gogor eguin dira çure bekatuac.

15. Certan çaude arkumaca çure phorrocaduraz? Ecin-sendatuzcoa da çure oinhacea: çure tzarqueria nihonerecoen gatic, çure bekatu gaitzen ariaz eguin darotzut hori.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 30