Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 30:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jaunac solas hau eman çaroen Jeremiasi, cioelaric:

2. Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Liburu batean iscriba çatzu nic erran darozquitzudan hitz guciac.

3. Ecen, dio Jaunac, huna non heldu diren egunac; eta bihurraraciren dut Israelgo eta Judaco ene populua, dio Jaunac, eta bihurraraciren ditut hequien arbasoei eman içan diotedan lurrera, eta hartaz goçaturen dire.

4. Eta hauquiec dire hitzac Jaunac Israeli eta Judari erran daroeztenac:

5. Ecen hau dio Jaunac: Ençun dugu icialdurazco deihadarra: lazdura da, eta ez baquea.

6. Galda eta ikusaçue hean guiçona erditzen den; certaco, bada, ikusten ditut, erdi-minetan dena beçala, beren sahetsei lothuac, eta beguitharte guciac ubeldurara itzuliac?

7. Çorigaitz! Ecen handia da egun hura, eta haren iduricoric ez da; eta da Jacoben hesturaco eguna, eta hartaric ere salbaturen da.

8. Eta hau içanen da egun hartan, dio armadetaco Jaunac: çathicaturen dut çuen lephotic etsaien uztarria, eta trencaturen ditut haren estecac, eta arrotza ez da guehiago çuen gainean nausi içanen.

9. Bainan cerbitzaturen dute beren Jainco Jauna, eta Dabid, beren erreguea, nic orduan eraiquiren diotedana.

10. Ez beraz beldur içan çu, Jacob, ene cerbitzaria, dio Jaunac; ez ici, Israel; ecen huna nic atheraturen çaitudala urrungo lurretic, eta çure umeac ere beren gathibutasuneco lurretic; eta Jacob itzuliren da; phausaturen da, eta ontasun gucien erdian içanen da igueri, eta nihor ez da içanen haren icitzeco;

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 30