Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 3:7-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Eta horiec guciac eguin dituen ondoan, erran içan diot: Itzul çaite ene gana. Eta ez da itzuli.

8. Eta horren ahizpa Juda legue-hausleac ikusi du, Israel bihurria utzi nuela, berceequin kutsatu celacotz; eta eman nioela uzteco agueria; eta haren ahizpa Juda legue-hauslea ez da lotsatu, bainan goan da, eta bera ere lohitu.

9. Eta lohiqueriaraco bere lerracortasunaz likistu du lurra, eta kutsatu da harriarequin eta çurarequin.

10. Eta horietan orotan haren ahizpa Juda legue-hauslea ez da ene ganat itzuli bere bihotz guciaz, bainan aleguiaca, dio Jaunac.

11. Eta Jaunac erran çarodan: Israel bihurriac garbi eguiten du, Juda legue-hauslearen aldean.

12. Çoaz eta solas hauquiec oihu eguizquitzu ipharralderat, eta erraçu: Itzul çaite, Israel bihurria, dio Jaunac, eta ez dut çuen ganic aldaraturen ene beguithartea; ceren saindu bainaiz, dio Jaunac, eta ez naiz bethi hasarre egonen.

13. Bainan eçagutaçu çure gaizquia, ecen hautsi duçu çure Jainco Jaunaren leguea; eta çure urhatsac jainco arrotzetara barraiatu ditutzu, çuhaitz hostotsu gucien azpian, eta ez duçu ençun ene minçoa, dio Jaunac.

14. Itzul çaitezte, itzul, ene haurrac, dio Jaunac, ceren ni içanen bainaiz çuen senhar; eta hartuco çaituztet bat hiri batetic eta bia ahaidego batetic, eta sarraracico çaituztet Sionen.

15. Eta emanen darozquitzuet ene bihotzaren araberaco arçainac, eta hequiec hacico çaituztete jaquitateaz eta irakasmenaz.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 3