Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 3:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Erraten ohi da: Guiçon batec uzten badu bere emaztea, eta hau, haren ganic urrunduric, ezconcen bada berce batequin; lehembicico senharra itzulico othe da andre haren gana? emaztequi hura ez othe da kutsatua eta liçundua? eta çu, lohitu çare çure asco galaiequin: bihur çaite halere ene gana, dio Jaunac, eta nic onhetsiren çaitut.

2. Alcha çatzu beguiac goiti, eta ikusaçu hean non den toquia ceintan ez baituçu çure burua lohitu: bide-bazterretan jarcen ciren, galaien beguira, ohoina mortuan beçala; eta lurra lohitu duçu çure liçunqueria eta malçurqueriez.

3. Horren gatic debecatuac içan dire uri goçoac, eta udazqueneco uria ez da içatu: emazte lilitchoaren copeta eguin çaitzu, ez duçu nahi içan gorritu.

4. Orai bederen dei eguin diçadaçu erranez: Ene aita, garbi nincenean bidatu nauçuna çu çare:      

5. Samur egonen othe çare bethi, edo azqueneraino iraunen othe du çure hasarreac? Hola minçatu, eta gaizqui eguiten haritu çare, eta eguin duçu ahal becembat.

6. Eta Jaunac erran çarodan Josias erreguearen egunetan: Ez duçu ikusi cer eguin duen Israel bihurriac? Goan da mendi gora gucietara eta çuhaitz hostotsu gucien azpira, eta han lohiqueriari eman du bere burua.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 3