Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 29:25-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Ceren gutunac hire icenean igorri ditucan Jerusalemen den populu guciari, eta Maasiasen Seme Sophonias apheçari, eta aphez guciei, hinioelaric:

26. Jaunac eçarri çaitu aphez, Joiada apheçaren lekuan, Jaunaren etchean mana deçaçun guiçon jauci eta profetisatzen duen edoceinen gainean, haren igorceco burdinetara eta presondeguira.

27. Eta orai cergatic ez duçu larderiatu Jeremias Anathotarra, çuei profetisatzen duena?

28. Ecen Babilonara igorri darocu solas hunen gainean, dioelaric: Lucez etzarete itzuliren: eguizquitzue etcheac, eta hequietan çaudezte; eguizquitzue baratzeac, eta jan çatzue hequietaco fruituac.

29. Sophonias apheçac beraz gutun hori iracurtu çuen Jeremias profetaren aitzinean:

30. Eta Jaunaren hitza Jeremiasi ilki citzaioen, cioelaric:

31. Bidalaçu desherritu guciei, erranez: Hau dio Jaunac Semeias Nehelamdarrari: Ceren Semeiasec profetisatu darotzueten, nic igorri gabe, eta gueçurrean harraraci darotzueten sinheste;

32. Hargatic hau dio Jaunac: Ikarturen dut Semeias Nehelamdarra eta haren ganicaco odola; ez da guiçonic haren ganic içanen populu hunen erdian jarrico denic, eta ez du ikusico nic ene populuari eguinen diodan onguia, dio Jaunac; ceren gueçurrez minçatu den Jaunaren contra.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 29