Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 29:20-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Çuec beraz, Jerusalemdic Babilonara igorri çaituztedan herraldatu guciec adi çaçue Jaunaren hitza.

21. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac, Acabi, Coliasen semeari, eta Sedeciasi, Maasiasen semeari, ceinac gueçurrez ene icenean profetisatzen baitarotzuete: Huna non arthiquiren ditudan Babilonaco erregue Nabucodonosorren escuetara, eta harec hilaracico ditu çuen beguien aitzinean.

22. Eta Babilonan diren Judaco desherritu guciec hequietaric hartuco dute burho bat, erranez: Jaunac eguin beçala Sedecias eta Acab beçala, ceinac suan quiscaildu baitzituen Babilonaco erreguec;

23. Ceren erhoquerian haritu ciren Israelen, eta kutsatu ciren beren adisquideen emazteequin, eta gueçurrez ene icenean erran çuten nic manatu ez naroeten solasa: ni naiz juie eta lekuco, dio Jaunac.

24. Eta erranen dioçu Semeias Nehelamdarrari:

25. Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Ceren gutunac hire icenean igorri ditucan Jerusalemen den populu guciari, eta Maasiasen Seme Sophonias apheçari, eta aphez guciei, hinioelaric:

26. Jaunac eçarri çaitu aphez, Joiada apheçaren lekuan, Jaunaren etchean mana deçaçun guiçon jauci eta profetisatzen duen edoceinen gainean, haren igorceco burdinetara eta presondeguira.

27. Eta orai cergatic ez duçu larderiatu Jeremias Anathotarra, çuei profetisatzen duena?

28. Ecen Babilonara igorri darocu solas hunen gainean, dioelaric: Lucez etzarete itzuliren: eguizquitzue etcheac, eta hequietan çaudezte; eguizquitzue baratzeac, eta jan çatzue hequietaco fruituac.

29. Sophonias apheçac beraz gutun hori iracurtu çuen Jeremias profetaren aitzinean:

30. Eta Jaunaren hitza Jeremiasi ilki citzaioen, cioelaric:

31. Bidalaçu desherritu guciei, erranez: Hau dio Jaunac Semeias Nehelamdarrari: Ceren Semeiasec profetisatu darotzueten, nic igorri gabe, eta gueçurrean harraraci darotzueten sinheste;

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 29