Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 28:3-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Oraino bi urthe, eta nic toqui huntara bihurraracico ditut Jaunaren etcheco unci guciac, Nabucodonosor, Babilonaco erreguec leku huntaric hartu eta Babilonara eraman dituenac.

4. Eta Jeconias, Joaquinen semea, Judaco erregue, eta Judaco desherritu guciac, Babilonan sarthu direnac, nic leku huntara bihurraraciren ditut, dio Jaunac; trencaturen dut ecic Babilonaco erregueren uztarria.

5. Eta Jeremias profetac Hananias profetari ihardetsi cioen Jaunaren etchean çauden aphez eta populu guciaren aitzinean;

6. Eta Jeremias profetac erran çuen: Halabiz; hola eguin beça Jaunac; Jaunac eraic betza çuc profetisatu hitzac, Babilonatic guibelerat leku huntara erakarriac içan ditecen unciac, eta desherritu guciac.

7. Gucia gatic adi çaçu hitz hau, çure beharrietara eta populu guciaren beharrietara erraten dudana:

8. Çu eta ni baino lehen hastapenetic içatu diren profetec ere lur ascorençat eta erresuma handiençat profetisatu dituzte gudu, atsecabe eta içurriteac.

9. Baquea profetisatzen duen profeta, haren hitza bethetzen denean jaquinen da hean den profeta, eguiazqui Jaunac igorria.

10. Eta Hananias profetac Jeremias profetaren lephotic hartu çuen gathea eta trencatu çuen.

11. Eta Hananias profetac erran çuen populu guciaren aitzinean: Hau dio Jaunac: Bi urtheren buruan, jendaia gucien lephotic horrela trencaturen dut Babilonaco erregue Nabucodonosorren uztarria.

12. Eta Jeremias profeta goan cen bere bidean. Eta Jaunaren hitza ilki citzaioen Jeremiasi, Hananias profetac Jeremias profetaren lephotic gathea hautsi çuen ondoan; eta erran cioen:

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 28