Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 27:2-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Hau derrat Jaunac: Eguizquitzu estecac eta gatheac, eta eçarriren ditutzu çure lephoan.

3. Eta igorriren ditutzu Edomgo erregueri, Moabeco erregueri, Amonen umeen erregueri, Tirreco erregueri eta Sidongo erregueri; Jerusalemera, Judaco erregue Sedeciasen gana ethorri diren bidalquinen arartecoz.

4. Eta manaturen dioçute erran dioçoten beren nausiei: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Hau erranen dioçuete çuen nausiei:

5. Nic eguin ditut lurra, guiçonac eta lurraren gainean diren abereac, ene indar handiaz eta ene beso hedatuaz; eta ene beguien gogaraco cenari eman içan diot lurra.

6. Eta hargatic orai lur hauquiec oro eçarri ditut Nabucodonosor, Babilonaco erregue, ene cerbitzariaren escuetan; berçalde bazterretaco abereac ere eman diozcat, cerbitza deçaten.

7. Eta jendaia guciec cerbitzatuco dute hura, eta haren semea, eta semearen semea, haren eguna eta haren lurraren eguna ethor dadien arteo; eta asco jendaquic eta erregue handic cerbitzatuco dute.

8. jendaquia berriz, eta erresuma cerbitzatuco ez dutena Nabucodonosor, Babilonaco erregue, eta Babilonaco erregueren uztarriaren azpira lephoa makurtuco ez duten guciac, ezpataz, goseteaz eta içurriteaz ikuscaturen dut jendaqui hura, dio Jaunac, Nabucodonosorren escuz iraungui deçadan arteo.

9. Çuec beraz ez ençun çuen azti, amets-eguile, celatari eta gaizquinac, ceinec erraten baitarotzuete: Ez duçue cerbitzatuco Babilonaco erregue;

10. Ecen gueçurra profetisatzen darotzuete, çuen urrunceco eta iraiçarazteco çuen lurretic eta çuen galarazteco.

11. Aldiz jendaquia, ceinac burua beheitituco baitu Babilonaco erregueren uztarriaren azpira, eta hura cerbitzatuco baitu, haina utzico dut, dio Jaunac, bere lurrean, eta lanthuco du eta hartan egonen da.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 27