Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 27:17-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Ez beraz ençun hequiec, bainan cerbitza çaçue Babilonaco erregue, bici çaiteztençat, certaco eman hiri hau mortu eguitera?

18. Eta profetac balin badira hequiec, eta Jaunaren hitza hequien baithan balin bada; armadetaco Jaunari trebesera ilki bequizquio, ez ditecen Babilonara eramanac içan Jaunaren etchean eta Judaco erregueren etchean utziac içan diren unciac.

19. Ecen hau diote armadetaco Jaunac habeei, itsasoari, habe-oinei eta gaineraco tresna hiri huntan guelditu direnei;

20. Ceinac ez baitzituen hartu Babilonaco erregue Nabucodonosorrec, Jerusalemdic Babilonara eraman cituenean Jeconias, Joaquinen semea, Judaco erregue, eta Judaco eta Jerusalemeco handiac;

21. Ecen hau erraten diote armadetaco Jaun, Israelgo Jaincoac, Jaunaren etchean, Judaco erregueren etchean eta Jerusalemen utziac içan diren tresnei:

22. Babilonara eramanac içanen dira eta han egonen dira beren ikarpeneco eguna arteo, dio Jaunac; eta guibelerat ekarraracico eta toqui huntan berriz eçarraracico ditut.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 27