Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 27:13-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Certaco hilen çarete çu eta çure populua ezpataz, goseteaz eta içurriteaz, Jaunac erran duen beçala Babilonaco erregue cerbitzatu nahico ez duen jendaiaz?

14. Ez ençun profeta erraten darotzuetenac: Ez duçue cerbitzatuco Babilonaco erregue; ecen gueçurrez minço çaizquitzue.

15. Ez ditut nic igorri, dio Jaunac, berac hari dira gueçurrez ene icenean profetisatzen, çuen iraiçarazteco eta galarazteco, hala çuec nola çuei profetisatzen duten profetac.

16. Aphecei ere eta populu huni minçatu natzaiote, niotelaric: Hau dio Jaunac: Ez ençun çuen profetac, ceinec profetisatzen baitarotzuete, erranez: Huna non Jaunaren unciac bihurtuco diren orai laster Babilonatic; ecen gueçurra profetisatzen darotzuete.

17. Ez beraz ençun hequiec, bainan cerbitza çaçue Babilonaco erregue, bici çaiteztençat, certaco eman hiri hau mortu eguitera?

18. Eta profetac balin badira hequiec, eta Jaunaren hitza hequien baithan balin bada; armadetaco Jaunari trebesera ilki bequizquio, ez ditecen Babilonara eramanac içan Jaunaren etchean eta Judaco erregueren etchean utziac içan diren unciac.

19. Ecen hau diote armadetaco Jaunac habeei, itsasoari, habe-oinei eta gaineraco tresna hiri huntan guelditu direnei;

20. Ceinac ez baitzituen hartu Babilonaco erregue Nabucodonosorrec, Jerusalemdic Babilonara eraman cituenean Jeconias, Joaquinen semea, Judaco erregue, eta Judaco eta Jerusalemeco handiac;

21. Ecen hau erraten diote armadetaco Jaun, Israelgo Jaincoac, Jaunaren etchean, Judaco erregueren etchean eta Jerusalemen utziac içan diren tresnei:

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 27