Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 27:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Joaquin, Josiasen semea, Judaco erregue, abiatu cenean erreguinatzen, Jaunac hitz hau atheratu çaroen Jeremiasi, cioelaric:

2. Hau derrat Jaunac: Eguizquitzu estecac eta gatheac, eta eçarriren ditutzu çure lephoan.

3. Eta igorriren ditutzu Edomgo erregueri, Moabeco erregueri, Amonen umeen erregueri, Tirreco erregueri eta Sidongo erregueri; Jerusalemera, Judaco erregue Sedeciasen gana ethorri diren bidalquinen arartecoz.

4. Eta manaturen dioçute erran dioçoten beren nausiei: Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Hau erranen dioçuete çuen nausiei:

5. Nic eguin ditut lurra, guiçonac eta lurraren gainean diren abereac, ene indar handiaz eta ene beso hedatuaz; eta ene beguien gogaraco cenari eman içan diot lurra.

6. Eta hargatic orai lur hauquiec oro eçarri ditut Nabucodonosor, Babilonaco erregue, ene cerbitzariaren escuetan; berçalde bazterretaco abereac ere eman diozcat, cerbitza deçaten.

7. Eta jendaia guciec cerbitzatuco dute hura, eta haren semea, eta semearen semea, haren eguna eta haren lurraren eguna ethor dadien arteo; eta asco jendaquic eta erregue handic cerbitzatuco dute.

8. jendaquia berriz, eta erresuma cerbitzatuco ez dutena Nabucodonosor, Babilonaco erregue, eta Babilonaco erregueren uztarriaren azpira lephoa makurtuco ez duten guciac, ezpataz, goseteaz eta içurriteaz ikuscaturen dut jendaqui hura, dio Jaunac, Nabucodonosorren escuz iraungui deçadan arteo.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 27