Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 26:9-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Certaco profetisatu du Jaunaren icenean, erranez: Etche hau Silo beçala içanen da; eta hiri hau desmasiatua içanen da, egoiliar bat ez duqueen beçala? Eta populu gucia Jeremiasen contra bildu cen Jaunaren etchera.

10. Eta Judaco buruçaguiec gauça horiec adituric, erregueren etchetic Jaunaren templora igan ciren, eta jarri ciren Jaunaren temploco athe berriaren sarcean.

11. Eta apheçac eta profetac buruçaguiei eta populu guciari minçatu ciren, ciotelaric: Heriotzezco juiamendua mereci du guiçon hunec, ceren hiri hunen contra profetisatu baitu, çuen beharriz aditu duçuen beçala.

12. Eta Jeremiasec, aitzindari guciei eta populu guciari minçatuz, erran çuen: Jaunac igorri nau etche huni eta hiri huni profetisatzera aditu ditutzuen hitzac oro.

13. Orai beraz ont çatzue çuen bideac eta çuen lehiac, eta ençun çaçue çuen Jainco Jaunaren minçoa; eta Jaunari urriquituren çaio çuen contra dixidatu duen gaitza.

14. Ni aldiz, huna çuen escuetan naiz; eguiçue çuen beguietan ongui eta çucen dena.

15. Jaquiçue bizquitartean eta eçagutaçue, ni hilcen banauçue, hobengabeco odola emanen duçuela çuen buruen contra, hiri hunen contra eta huntan daudecenen contra. Ecen eguiazqui Jaunac igorri nau çuen gana, çuen beharrietara helceco hitz hauquiec oro.

16. Eta aitzindariec eta populu guciac erran cioten aphecei eta profetei: Guiçon hau ez da heriotzezco juiamenduaz merezdun, ceren gure Jainco Jaunaren icenean minçatu baitzaiquigu.

17. Jaiqui ciren beraz toquico çaharretaric guiçon batzu, eta populuco bilku guciari minçatuz, erran çuten:

18. Judaco erregue Ecequiasen egunetan, Miqueas Morasthicoa profeta cen, eta Judaco populu guciari minçatu cen, cioelaric: Hau dio armadetaco Jaunac: Sion iraulia içanen da landa bat beçala, eta Jerusaleme harri murru bat içanen da, eta temploco mendia oihan gora bat.

19. Heriotzera condenatu othe çuten Judaco erregue Ecequiasec eta Juda guciac? ez othe ciren Jaunaren beldur içan, eta ez othe çuten Jaunaren beguithartea errequeitu? eta Jaunari urriquitu citzaioen hequien contra atheratu çuen dixidua. Horreletan beraz guc gaizqui handi bat eguiten dugu gure arimen contra.

20. Bacen berce guiçon bat ere, Urias, Semeiren semea, Cariathiarimgoa, Jaunaren icenean profetisatzen çuena. Profetisatu içan çuen hiri hunen eta lur hunen contra, Jeremiasen hitz gucien arabera.

21. Joaquin erregueac, eta handi guciec, eta haren-peco aitzindariec aditu içan cituzten solas hequiec; eta erreguec bilhatu çuen haren hilcea. Eta Uriasec aditu çuen, eta icitu cen; ihes eguin çuen eta Eguiptoan sarthu cen.

22. Eta Joaquin erregueac guiçonac igorri cituen Eguiptora; Elnathan, Acoborren semea, eta guiçonac harequin igorri cituen Eguiptora.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 26