Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 26:17-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Jaiqui ciren beraz toquico çaharretaric guiçon batzu, eta populuco bilku guciari minçatuz, erran çuten:

18. Judaco erregue Ecequiasen egunetan, Miqueas Morasthicoa profeta cen, eta Judaco populu guciari minçatu cen, cioelaric: Hau dio armadetaco Jaunac: Sion iraulia içanen da landa bat beçala, eta Jerusaleme harri murru bat içanen da, eta temploco mendia oihan gora bat.

19. Heriotzera condenatu othe çuten Judaco erregue Ecequiasec eta Juda guciac? ez othe ciren Jaunaren beldur içan, eta ez othe çuten Jaunaren beguithartea errequeitu? eta Jaunari urriquitu citzaioen hequien contra atheratu çuen dixidua. Horreletan beraz guc gaizqui handi bat eguiten dugu gure arimen contra.

20. Bacen berce guiçon bat ere, Urias, Semeiren semea, Cariathiarimgoa, Jaunaren icenean profetisatzen çuena. Profetisatu içan çuen hiri hunen eta lur hunen contra, Jeremiasen hitz gucien arabera.

21. Joaquin erregueac, eta handi guciec, eta haren-peco aitzindariec aditu içan cituzten solas hequiec; eta erreguec bilhatu çuen haren hilcea. Eta Uriasec aditu çuen, eta icitu cen; ihes eguin çuen eta Eguiptoan sarthu cen.

22. Eta Joaquin erregueac guiçonac igorri cituen Eguiptora; Elnathan, Acoborren semea, eta guiçonac harequin igorri cituen Eguiptora.

23. Eta Eguiptotic atheratu çuten Urias, eta Joaquin erreguearen aitzinera erakarri çuten; erreguec sarthu cioen ezpata, eta arthicaraci çuen haren gorphutza jende xehearen hobietara.

24. Saphanen seme Ahicamen escua Jeremiasen alde alchatu cen beraz, etzadiençat içan populuaren escuetara emana, eta hila.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 26