Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 26:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Joaquin, Josiasen semea, Judaco erregue, erreguinatzen hasi cenean, Jaunac solas hau atheratu çarodan, cioelaric:

2. Hau dio Jaunac: Jar çaite Jaunaren etcheco lorioan, eta Judaco hirietaric Jaunaren etchean adoratzera heldu diren guciei errotzute nic hequiei errateaz manatu darozquitzudan solas guciac; hitz bakar bat ez gorde;

3. Hean guerthacariz ençunen duten, eta itzulico diren cein bere bide tzarreric; eta beren asmuetaco malçurqueriaren gatic hequiei eguiteco burutan derabiladan gaizquia urriqui daquidan.

4. Eta erranen daroeçu: Hau dio Jaunac: Ez banauçue aditzen, ene legue eman darotzuedanean ibilceco;

5. Aditzeco ene cerbitzari profeten solasac, gauaz jaiquiz eta bidatuz igorri baitarozquitzuet, eta ez baititutzue ençun;

6. Silo beçala emanen dut etche hau, eta hiri hau madaricionetan emanen diotet lurreco jendaia guciei.

7. Eta aphecec, eta profetec, eta populu guciac aditu çuten Jeremias solas horien erraten Jaunaren etchean.

8. Eta Jeremiasec akabatu cituenean Jaunac populu guciari errateaz manatu ciozcanac oro, apheçac, profetac eta populu gucia lothu citzazcon, ciotelaric: Heriotzez hil bedi.

9. Certaco profetisatu du Jaunaren icenean, erranez: Etche hau Silo beçala içanen da; eta hiri hau desmasiatua içanen da, egoiliar bat ez duqueen beçala? Eta populu gucia Jeremiasen contra bildu cen Jaunaren etchera.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 26