Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 24:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jaunac eman çarodan ikuspen bat; eta hara bi otharre picoz betheac, Jaunaren templo aitzinean phausatuac, Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec, eramanez gueroztic Jerusalemetic Babilonara Jeconias, Joaquinen semea, Judaco erregue, eta haren-peco aitzindariac, eta oficiale eta inguinadoreac.

2. Otharre batec cituen pico hainitz onac, lehembicico aroco picoac içaten ohi diren beçala; berce otharreac cituen pico hainitz tzarrac, jan etzitazqueenac beren tzartasunaren ariaz.

3. Eta erran çarodan Jaunac: Cer ikusten duçu, Jeremias? Eta ihardetsi nuen: Picoac, pico onac, hainitz onac; eta pico tzarrac, hainitz tzarrac, jan ez ditazqueenac beren tzarrez.

4. Eta Jauna minçatu citzaitan, cioelaric:

5. Hau dio Jaunac, Israelgo Jaincoac: Pico hauquiec onac diren beçala, onguitan eçaguturen ditut orobat Judaco desherrituac, toqui huntaric Caldearren lurrera igorri ditudanac.

6. Eta ene beguiac onez eçarrico ditut hequien gainean, eta bihurraracico ditut toqui huntara; eta hazcartuco ditut, eta ez xahutuco; eta landatuco ditut, eta ez atheratuco.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 24