Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 22:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau dio Jaunac: Jauts çaite Judaco erregueren etchera, eta han atheratuco duçu solas hau;

2. Erranen duçu: Judaco erregue, Dabiden tronuan jarcen çarena, adi çaçue Jaunaren hitza çuc eta çure cerbitzariec, eta çure populuac, athe hauquietaric sarcen çaretenec.

3. Hau dio Jaunac: Çucenari emoçue bere bidea, çucentasunean ibil çaitezte, eta indarrac çaphatua daducana çaphatzailearen escutic athera çaçue ez eman atsecaberic arrotzari, umeçurçari eta alhargunari, eta ez çapha bidegabezqui, eta ez ixur toqui huntan odol hobengabea.

4. Ecen baldin gauça hori eguiten baduçue, etche huntaco atheetaric sarthuren dire Dabiden odoleco erregueac, haren tronuan jarrico, orga-laster eta çaldien gainera iganen direnac, berac eta beren cerbitzariac eta populua.

5. Baldin ez bacintuzte solas hauquiec ençuten, ene buruaz cin eguin dut, dio Jaunac, jauregui hau mortu içanen dela.

6. Ecen hau dio Jaunac Judaco erregueren jaureguiaz: Ene aitzinean hincen Galaad beçala, Libanen cascoa beçala: ez bahaut mortu eguiten... nihor egon ez daitequeen beçala ez baditut hiriac eçarcen...

7. Sainduetsiren ditut hire contra hilca harico den guiçona eta haren harmac; arthiquico dituzte hire cedro hautac eta surat ambilduco.

8. Eta asco jendaqui hiri huntaric iraganen dire, eta batac berceari erranen dio: Cergatic Jaunac eguin dio hula hiri handi huni?

9. Eta ihardetsico dute: Ceren utzi duten beren Jainco Jaunarequilaco patua, eta jainco arrotzac dituzten adoratu eta cerbitzatu.

10. Hil denaren gainean nigarric ez eguin, haren gainean ez eguin deithoreric; ilkitzen denari eguiozquitzue auhenac, ceren ez baita guehiago bihurturen, guehiago ez baitu bere sor-lekua ikusiren.

11. Ecen hau dio Jaunac Selumi, Josiasen seme Judaco erregueri, bere aita Josiasen ondotic erreguinatu denari, eta toqui huntaric ilki denari: Ez da gaurguero hunai itzuliren;

12. Bainan cein lekutara ere eramanaraci baitut, han hilen da, eta lur hau ez du guehiago ikusico.

13. Çorigaitz bere etchea bidegabean eta bere selharuac makurrean alchatzen dituenari; ariaric gabe bere adisquidea çaphatzen duenari, eta haren saria hari bihurcen ez dioenari!

14. Dio: Alchaturen ditut etche bat çabala eta selharu nasaiac. Eguiten ditu leiho asco, eta cedroz bobedac, eta escarlataz gorritzen ditu.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 22