Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 21:9-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Hiri huntan egonen dena hilen da ezpatatic, gosetetic edo içurritetic ilkico dena, berriz, eta sethiatzen çaituzteten Caldearren gana ihes goanen dena, bicico da, eta bere bicia içanen du, gauça harrapatu bat beçala.

10. Ecen ene beguiac hiri hunen gainean eçarri ditut gaixtoraco, eta ez oneraco, dio Jaunac; arthiquia içanen da Babilonaco erregueren escura, eta harec suz erreco du.

11. Eta Judaco erregueren etcheari erroçu: Adi çaçu Jaunaren hitza,

12. Dabiden etchea; hau dio Jaunac: Goicetic emoçue çucenari bere bidea, eta çaphatzailearen aztaparretic athera çaçue çaphatua dena; ene gaitzidura ilki dadien beldurrez su bat beçala, eta garretan jar dadien, eta nihor hura iraunguituren duenic içan ez dadien beldurrez, çuen asmuen malçurraria gatic.

13. Huna non heldu natzainan, haran hazcar eta celhaiaren gainean hagoen hiria, dio Jaunac. Baderraçue: Norc gu jo, eta nor sar gure etcheetara?

14. Eta ni ethorriren natzaitzue çuen asmuen sariaren ematera, dio Jaunac Jerusalemgo oihanean bizturen dut sua, eta oro erreco ditu haren inguruan.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 21