Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 21:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jaunaren ganicaco solasa Jeremiasi, Sedecias erregueac hunen gana igarri cituenean Phasur, Melquiasen semea, eta Sophonias apheça: Maasiasen semea, cioelaric:

2. Nola Nabucodonosor, Babilonaco erregue, gure contra guducatzen baita, galda dioçoçu Jaunari, hean gure alde ez duen eguinen ohico bere sendagaila gucien arabera, eta etsaia gutaric guibelatuco denez.

3. Eta Jeremiasec erran cioten: Hunela minçatuco çarete Sedeciasi:

4. Hau dio Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non bihurturen ditudan nic çuen escuetan diren guerlaco tresnac, ceinequin guducatzen baitzarete Babilonaco erregueren contra, eta çuen harrasien inguruan sethiatzen çaituzten Caldearren contra; eta harma horiec bilduco ditut hiri hunen erdira.

5. Eta nic guducaturen çaituztet escu hedatuaz eta beso hazcarraz, ene iraquiduran, ene gaitziduran eta ene hasarre handian.

6. Eta joco ditut hiri huntaco egoilarrac; guiçonac eta abereac içurrite gaitzaz hilen dire.

7. Eta horien ondotic, Jaunac dio: Arthiquiren ditut Sedecias, Judaco erregue, eta haren cerbitzariac, eta haren populua, eta içurriteac, ezpatac eta goseteac utzi dituzquetenac, Babilonaco erregue Nabucodonosorren escura, eta beren etsaien escura, eta bicia kendu nahiz darraizcotenen escura; Nabucodonosorrec ezpataren ahotic iraganen ditu, eta ez da hautsico, ez du guphidetsico eta ez da urricalduco.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 21