Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 20:7-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Escuratu nauçu, Jauna, eta ethorri natzaitzu; hazcarrago içan çare, eta nausitu çare; egun gucian irrigarri ibili naiz; oroc escarniatu haute;

8. Ceren aspaldidanic minço bainaiz, ixtaqueriaz oihu, eta xahupenaz deihadar eguinez; eta enetzat Jaunaren hitza bilhacatu da laido eta escarnio bide egun gucian.

9. Eta erran dut: Ez naiz Jaunaz orhoituco, eta ez naiz guehiago haren icenean minçaturen: eta ene bihotzean eguin da hala-nola su bat erretzen duena, eta ene heçurretan sarthua; eta ecin jasanez, iraungui naiz.

10. Ecen aditu ditut hainitzen irainac, eta ikusi laztura inguruan. Eta guiçon gucietaric, enequin baquean bici eta ene aldaquetan çaudecenetaric, aditu dut: Eguioçue ondotic eta jarraiquico gatzaizquio; hean nolazbait enganatuco den, hean nausituco aren horren contra eta hortaric ardietsuco dugun aspercunde.

11. Jauna ordean enequin da, guerlari hazcar bat iduri; horren gatic hiri ondotic eguiten darotatenac erorico dira; hebain içanen dira; ahalque gaitzaz dira estalico, ceren adimenduz ez baitute ardietsi nolacoa den bethirainoco laido behinere eceztatzen ez dena.

12. Eta çuc, armadetaco Jauna, prestuaren frogatzailea, bihotzac eta barneac ikusten ditutzuna; eguiçu, othoi, ikus deçadan çure aspercundea hequien gainean; ecen çure aitzinean aguertu dut ene çucena.

13. Jaunari canta diotzotzue canticac, lauda çaçue Jauna, ceren gaixtaguinen aztaparretic atheratu duen beharraren bicia.

14. Madaricatua ni sortu naicen eguna; ene amac mundurat eman nauen eguna ez bedi içan benedicatua.

15. Madaricatua guiçona, ene aitari berria ekarri içan dioena, erranez: Muthico bat sorthu çaitzu; eta bozcarioz beçala bethe duena.

16. Guiçon hura içan bedi Jaunac xahutu dituen hiriac beçala, eta ez baitzaio urriquitu: Adi beça goicean marrasca, eta egüerditan orrobia;

17. Ceren ez nauen amaren sabelean hil, ene amaren sabela içan çadiençat ene hobia, eta gueldi çadien bethiraino içorra.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 20