Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 2:29-37 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

29. Cer nahi duçu enequin juiamendutan sarthuric? Oroc utzi nauçue, dio Jaunac.

30. Alferretan jo ditut çuen haurrac, cridança ez dute hartu; çuen ezpatac iretsi ditu çuen profetac, lehoin xahutzaile bat beçala da

31. Çuen ganicaco iraulguia. Adi çaçue Jaunaren hitza: Israelençat bilhacatu othe naiz mortu bat, edo lur berantiar bat? Cergatic erran du beraz ene populuac: Guibelerat eguin dugu, ez gare guehiago çure ganat ethorrico?

32. Nescatcha batec ahancico othe du bere aphaindura, edo andre espos batec bere lephocoa? Ene populuac, bada, ahanci nau konda ecin ditaqueen becembat egunez.

33. Certan çabilça çure bidea ona erakutsi beharrez, ene onhirizcora heldu nahiz, noiz-eta-ere çure tzarquerien gaineco, çure bide gaixtoen irakasten haritu baitzare,

34. Eta çure petrailetan aurkitu baita arima behar eta hobengabeen odola? Ez ditut hequiec atzeman cilhoetan luphean, bainan lehenago aiphatu ditudan toqui gucietan.

35. Eta erran duçu: Bekaturic gabe eta garbi naiz, eta horren gatic çure hasarrea aldara bedi ni ganic. Huna non juiamendutan sarcera nohan çurequin, erran duçulacotz: Ez dut bekatu eguin.

36. Ceinen eguin çaren erdeinagarri, çure bideetara itzuliz! Eguiptotic atheratuco duçu hambat ahalque, nola atheratu baituçu Asurretic;

37. Ecen handic ere ilkico çare, eta escuac buruaren gainean içanen ditutzu; ceren Jaunac hautsico baitu çure sinhestea duen habea, eta hartaric ez baituçu deus onic içanen.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 2