Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 2:13-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Ecen bi gaizqui eguin ditu ene populuac; ni, ur biciaren ithurria, utzi nau bazterrerat, eta lurrean cilhatu ditu urteguiac, urtegui hirricatuac, uric ecin iduc deçaquetenac.

14. Israel gathibua ala gathibu semea othe da? Cergatic da beraz harrapariaren pusca bilhacatua?

15. Lehoinec orroaz jaçarri diote eta marrumaca abiatu çaizco; lurra mortu eraguin dute; erreac dira hango hiriac eta nihor ez da hequietan egoten.

16. Memphistar eta Taphnestar umeec ere içurriztatu çaituzte buru-cascoraino.

17. Hori ez othe çaitzu guerthatu, bazterrerat utzi duçulacotz çure Jainco Jauna, noiz-eta-ere berac bidatzen baitzintuen bidean?

18. Eta orai cer nahi duçu Eguiptoco bidetic, ur cikin edatera goateco? eta cer duçu Asiriarren bidearequin, hango ibaiaco uretic edatera goateco?

19. Çure malçurqueriac jaçarriren darotzu eta çure guibelceac erançunen darotzu. Jaquin çaçu eta ikus ceinen den gaizqui eta uher çure Jainco Jauna bazterrerat utzi içatea, eta ene beldurra guehiago çure baithan ez içatea, dio armadetaco Jainco Jaunac.

20. Hastetic phorroscatu duçu ene uztarria, hautsi ditu, çu ene lokarriac eta erran duçu: Ez dut cerbitzaturen. Ecen, munho gora gucien gainean, çuhaitz hostotsu gucien azpian etzaten cinen, lilitchoa.

21. Nic aldiz landatu cintudan mahasti hauta bat beçala, gucia landare onez. Nola beraz aldatu çaizquit tzarrera, oi mahasti arrotza?

22. Garbi bacindedi ere gatzuarequin eta borith belharrez bethe, çure bekatuetan nothatua gueldi cintazque ene aitzinean, dio Jainco Jaunac.

23. Nolaz dioçu: Ez naiz lohitua, ez naiz Baalen ondotic ibili? Ikusatzu çure urhatsac haranean; jaquiçu cer eguin duçun, lastercari arina, bide çaphatzen çabilçana.

24. Mortuan laket den basastoa, bere barneco çalequerian; guiriaren usainac bildu du; nihorc ez du makurraracico; atzeman nahi dutenec ez dute hutseguinen; bere hilabetheetaco mugan atzemanen dute.

25. Beguira çaçu çure oina buluztasunetic, eta çure cinçurra egarritic. Eta erran duçu: Etsitu dut; ez dut egonen; alabainan arrotzac ditut maithatu, eta hequien ondotic naiz ibiliren.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 2