Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 2:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jaunaren hitza atheratu citzaitan, cioelaric:

2. Çoaz eta Jerusalemeri beharrietara oihu eguioçu, erranez: Hau dio Jaunac: Orhoitu naiz çutaz, urricalduz çure gaztetasunari eta çure ezconçaco amodioari, mortua barna, eraina etzen lurra gaindi niri jarraiquitzen cinen or-duan.

3. Israel Jaunari saindu citzaioen; hura cen haren fruituetaco picaina; hobendun jarcen dira hura iresten duten guciac; asturugaitzac erorico dira hequien gainera, dio Jaunac.

4. Jacoben etchea, eta Israelen etcheticaco ahaidego guciec adi çaçue Jaunaren hitza.

5. Hau dio Jaunac: Cer bidegabequeria aurkitu dute çuen arbasoec ene baithan, ene ganic urrundu baitira eta hutsalqueriaren ondotic ibili eta hutsal bilhacatu?

6. Eta ez dute erran: Non da Jauna, Eguiptoco lurretic iganaraci gaituena, bidatu gaituena mortua gaindi, nihor ecin-egonezco eta ibilquiçun ez den lurra barna, lur agor eta heriotzea iduri duenaren erditic, guiçona ibili eta egon ez den lurra gaindi?

7. Eta erakarri çaituztet Carmel lur batera, jan cinetzaten hango fruitac eta goça hango onac; eta sarthu ondoan, kutsatu duçue ene lurra, eta hatsgarriqueria bat eguin duçue ene primançaz.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 2