Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 18:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta escuz buztinetic eguiten çuen uncia hautsi cen; eta itzuliric hartaric eguin çuen berce unci bat, berac eguin nahi çuen beçalacoa.

5. Eta Jauna minçatu citzaitan huneletan:

6. Israelgo etchea, baxereguile horrec beçala, nahi dudana ez othe dut bada eguinen çuetaric? dio Jaunac. Huna buztina baxereguilearen escuan beçala, çuec ene escuan çaretela, Israelgo etchea.

7. Bat-batean minçaturen naiz jendaqui baten contra eta erresuma baten contra, errotic haren arthiquitzeco, xahutzeco, eta urratzeco.

8. Jendaqui hura bere gaizquiaz urriquitan jarcen bada, haren contra minçatu naicelacoz; niri ere urriquituren çait hari eguiteco burutan hartu dudan gaizquia.

9. Eta bat-batean jendaqui batez eta erresuma batez minçaturen naiz, haren alchatzeco eta gogorceco.

10. Baldin gaizquia eguin badu ene aitzinean, ez aditu nahiz ene hitza, urriquituren çait hari eguinen diodala erran dudan onguia.

11. Orai beraz minça çaite Judaco guiçonari eta Jerusalemdarrei, erraten daroeçularic: Hau dio Jaunac: Huna non çuen contra asturugaitz aphaincen eta asmu eguiten hari naicela; nor-bera bere bide gaixtotic itzul bedi; çucen çatzue çuen bideac eta lehiac.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 18