Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 18:3-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta jautsi naiz baxereguilearen etchera, eta hara non lanean hari cen hura bere pirritan.

4. Eta escuz buztinetic eguiten çuen uncia hautsi cen; eta itzuliric hartaric eguin çuen berce unci bat, berac eguin nahi çuen beçalacoa.

5. Eta Jauna minçatu citzaitan huneletan:

6. Israelgo etchea, baxereguile horrec beçala, nahi dudana ez othe dut bada eguinen çuetaric? dio Jaunac. Huna buztina baxereguilearen escuan beçala, çuec ene escuan çaretela, Israelgo etchea.

7. Bat-batean minçaturen naiz jendaqui baten contra eta erresuma baten contra, errotic haren arthiquitzeco, xahutzeco, eta urratzeco.

8. Jendaqui hura bere gaizquiaz urriquitan jarcen bada, haren contra minçatu naicelacoz; niri ere urriquituren çait hari eguiteco burutan hartu dudan gaizquia.

9. Eta bat-batean jendaqui batez eta erresuma batez minçaturen naiz, haren alchatzeco eta gogorceco.

10. Baldin gaizquia eguin badu ene aitzinean, ez aditu nahiz ene hitza, urriquituren çait hari eguinen diodala erran dudan onguia.

11. Orai beraz minça çaite Judaco guiçonari eta Jerusalemdarrei, erraten daroeçularic: Hau dio Jaunac: Huna non çuen contra asturugaitz aphaincen eta asmu eguiten hari naicela; nor-bera bere bide gaixtotic itzul bedi; çucen çatzue çuen bideac eta lehiac.

12. Eta hauquiec ihardetsi dute: Etsitu dugu; gure gogoei jarraiquiren gare, eta batbederac eguinen dugu gure bihotz tzarrac aguincen daroen gaizquia.

13. Hau dio beraz Jaunac: Galda çaçue jendaietan: Norc aditu du icigarriqueriaric Israelgo nescatchac eguin duena beçalacoric?

14. Libango elhurra galduren othe da hango harri-muthurretaric, edo agorraraz othe ditazque handic jausten diren ur-turrusta hotzac?

15. Eta ahanci nau ene populuac, sacrificio alferrac eguinez, eta bere bideetan behaztopatuz, mendeco bidexquetan, hequietaric ibili nahiz cehatua etzen bideaz,

16. Beren lurra desmasian eçarceco eta bethico trufagailu bilhacarazteco. Edocein iragan dadien hortan gaindi, harrituren da, eta dardaratuco du burua.

17. Haice erregarriac beçala barraiaturen ditut beren etsaiaren aitzinean guibela erakutsiren diotet eta ez beguithartea beren xahupeneco egunean.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 18