Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 17:18-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Ahalquetara eror beitez niri jaçarcen darotatenac, eta neror ez benedi ahalca; hequiec ikara beitez, eta ni ez benedi ikara; erakar dioçoçute gainera atsecabezco eguna, eta leher çatzu leherpen bikunaz.

19. Hau erran darot Jaunac: Çoaz, eta çaude populuco umeen athean, ceintaric sarcen eta ilkitzen baitira Judaco erregueac; çoaz Jerusalemeco athe gucietara,

20. Eta erroçute: Judaco erregueac, Juda gucia, Jerusalemdar guciac, athe hauquietaric sarcen çaretenac, adi çaçue Jaunaren hitza.

21. Hau dio Jaunac: Çain çatzue çuen arimac, haxeric ez erabil larumbatean, haxeric ez ekar Jerusalemeco atheac gaindi.

22. Çuen etcheetaric haxeric ez athera larumbatean, eta lanic batere ez eguin; sainduetsaçue larumbata, çuen arbasoei manatu diotedan beçala.

23. Eta ez dute ençun, eta ez dute eman beharria; bainan gogortu dituzte beren buruac, ni ez nahiz aditu eta ene irakasmena ez nahiz onhetsi.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 17