Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 17:13-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Jauna, çu çare Israelen iguriquimena; çu uzten çaituzten guciac ahalquetara erorico dira; çure ganic guibelerat eguiten dutenac lurrean içanen dira iscribatuac, ceren duten utzi Jauna, ur bicien ithurria.

14. Senda neçaçu, Jauna, eta sendaturen naiz; salba neçaçu, eta salbatua içanen naiz, ceren çu baitzare ene leloa.

15. Huna non erraten darotedan: Non da Jaunaren hitza? Aguer bedi.

16. Eta ni ez naiz nahasi, çuri, ene arçainari jarraiquiz; eta nic ez dut, daquiçuna aguiançatu guiçonaren eguna. Ene ahotic ilkia, çure aitzinean çucena içatu da.

17. Ez içan lazgarri niri, çu, ene phesquiça atsecabeetaco egunean.

18. Ahalquetara eror beitez niri jaçarcen darotatenac, eta neror ez benedi ahalca; hequiec ikara beitez, eta ni ez benedi ikara; erakar dioçoçute gainera atsecabezco eguna, eta leher çatzu leherpen bikunaz.

19. Hau erran darot Jaunac: Çoaz, eta çaude populuco umeen athean, ceintaric sarcen eta ilkitzen baitira Judaco erregueac; çoaz Jerusalemeco athe gucietara,

20. Eta erroçute: Judaco erregueac, Juda gucia, Jerusalemdar guciac, athe hauquietaric sarcen çaretenac, adi çaçue Jaunaren hitza.

21. Hau dio Jaunac: Çain çatzue çuen arimac, haxeric ez erabil larumbatean, haxeric ez ekar Jerusalemeco atheac gaindi.

22. Çuen etcheetaric haxeric ez athera larumbatean, eta lanic batere ez eguin; sainduetsaçue larumbata, çuen arbasoei manatu diotedan beçala.

23. Eta ez dute ençun, eta ez dute eman beharria; bainan gogortu dituzte beren buruac, ni ez nahiz aditu eta ene irakasmena ez nahiz onhetsi.

24. Eta hau guerthaturen da, dio Jaunac, baldin ençuten banauçue, haxeric ez ekarceco larumbatean hiri huntaco atheetaric, eta baldin sainduesten baduçue larumbata, lanic batere ez eguinez.

25. Hiri huntaco atheetaric sarthuren dira erregueac eta buruçaguiac, jarcen direlaric Dabiden tronuan eta igaiten orga-lasterren eta çaldien gainera, berac eta beren-peco aitzindariac, Judaco guiçonac eta Jerusalemeco egoiliarrac; eta bethi gucian hiri huntan içanen dira jendeac.

26. Eta Judaco hirietaric, eta Jerusalemeco inguruetaric, eta Benjamindic, eta celhaietaric, eta mendietaric, eta hegoaldetic ethorriren dira holocausta, bitima, sacrificio eta isensu ekarleac, eta escainçac ekarriren dituzte Jaunaren etchera.

27. Baldin ordean ez banauçue ençuten larumbataren sainduesteco, eta haxeric ez erabilceco, eta Jerusalemeco atheetaric ez ekarceco larumbatean; horgo atheetan bizturen dut sua, eta erreco ditu Jerusalemeco etcheac, eta ez da hilen.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 17