Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 17:11-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Epherrac xitatzen ditu eguin ez dituen arrolceac: guiçonac bilcen ditu aberastasunac, eta ez çucembidean; bere egunen erdian utzico ditu, eta haren azquen orenean aguerico da haren erhoqueria.

12. Ospearen tronua ceru goretan da hastetic; hura da gure sainduespeneco lekua.

13. Jauna, çu çare Israelen iguriquimena; çu uzten çaituzten guciac ahalquetara erorico dira; çure ganic guibelerat eguiten dutenac lurrean içanen dira iscribatuac, ceren duten utzi Jauna, ur bicien ithurria.

14. Senda neçaçu, Jauna, eta sendaturen naiz; salba neçaçu, eta salbatua içanen naiz, ceren çu baitzare ene leloa.

15. Huna non erraten darotedan: Non da Jaunaren hitza? Aguer bedi.

16. Eta ni ez naiz nahasi, çuri, ene arçainari jarraiquiz; eta nic ez dut, daquiçuna aguiançatu guiçonaren eguna. Ene ahotic ilkia, çure aitzinean çucena içatu da.

17. Ez içan lazgarri niri, çu, ene phesquiça atsecabeetaco egunean.

18. Ahalquetara eror beitez niri jaçarcen darotatenac, eta neror ez benedi ahalca; hequiec ikara beitez, eta ni ez benedi ikara; erakar dioçoçute gainera atsecabezco eguna, eta leher çatzu leherpen bikunaz.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 17