Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 17:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Judaren bekatua burdin-xiriaz eta diamantaren mocoaz iscribatua da, hequien bihotzaren çabaltasunean eta hequien aldareetaco adarretan bernuçatua.

2. Hequien semeac orhoituco direnean mendi goretaco beren aldare, lucu eta çuhaitz hostotsuez,

3. Bazterretan sacrificioac eguiten dituztelaric; harrapacara emanen ditinat hire bekatuen gatic hire eremu gucietan hire ahal, aberastasun eta leku gorac.

4. Eta gueldituren haiz nic eman primançatic gabetua, eta hire etsaiac cerbitzaraciren darozquinat eçagutzen ez dunan lurrean; ceren ene hasarreari eman dinonan su, bethi gucian harico dun erretzen.

5. Hau dio Jaunac: Madaricatua guiçona bere sinhestea guiçonaren gainean duena, eta haraguizco besoaren gainean bermatzen dena, eta ceinaren bihotzac Jauna ganic guibelerat eguiten baitu.

6. Ecen mortuan tamarisca beçala içanen da, eta ona ez du ikusiren ethorrico denean; bainan mortuan egonen da agorrerian, gatz-lur nihor ecin-egonezcoan.

7. Dohatsu guiçona Jaunaren baithan daducana bere sinhestea! Jauna içanen da haren iguriquitza.

8. Eta içanen da uren bazterrean landatzen den çuhamua iduri, ceinac hecetasuneco alderat hedatzen baititu erroac; eta beroa ethorrico denean, ez da haren beldur içanen. Haren hostoa berde egonen da; agorteco orduan ez da grinan içanen, eta ez da fruitu ekarcetic behinere baratuco.

9. Guiçonaren bihotza tzarra eta ecin-ikartuzcoa da; norc eçagut hura?

10. Ni naiz Jauna, bihotz-ikarlea eta barneac frogatzen ditudana, batbederari bere bidearen eta bere asmuetaco fruituen arabera emanen diodana.

11. Epherrac xitatzen ditu eguin ez dituen arrolceac: guiçonac bilcen ditu aberastasunac, eta ez çucembidean; bere egunen erdian utzico ditu, eta haren azquen orenean aguerico da haren erhoqueria.

12. Ospearen tronua ceru goretan da hastetic; hura da gure sainduespeneco lekua.

13. Jauna, çu çare Israelen iguriquimena; çu uzten çaituzten guciac ahalquetara erorico dira; çure ganic guibelerat eguiten dutenac lurrean içanen dira iscribatuac, ceren duten utzi Jauna, ur bicien ithurria.

14. Senda neçaçu, Jauna, eta sendaturen naiz; salba neçaçu, eta salbatua içanen naiz, ceren çu baitzare ene leloa.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 17