Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 16:8-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Ez sar barazcarico etchera, hangoequin jarceco, jateco eta edateco;

9. Ceren hau baitio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Hara non çure egunetan, eta çure beguien aitzinean toqui hortaric quenduco ditudan atseguinezco oihuac eta bozcariozco irrincinac, jaun esposaren cantuac eta andre esposarenac.

10. Eta solas hauquiec oro populu horri eramanen ditutzunean, eta ihardetsico darotzutenean: Cer ariaz Jaunac erabaqui du gure gainera çorigaitz handi hori gucia? cer da gure gaizquia? cer da gure bekatua, gure Jainco Jaunaren contra eguin duqueguna?

11. Erranen daroeçu: Çuen aitec bazterrerat utzi bainaute, dio Jaunac; eta jainco arrotzen ondotic goan baitire, eta cerbitzatu eta adoratu baitituzte; eta ni utzi bainaute, eta ene leguea ez baitute beguiratu.

12. Bainan çuec gaizqui guehiago eguin duçue çuen aitec baino; ecen huna non batbedera dabilan bere bihotzeco tzartasunari jarraiquiz, ni ez ençutea gatic.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 16