Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 16:16-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Hara non igorriren ditudan nic arrançari asco, dio Jaunac, eta hainec arrançaturen dituzte; eta guero igorriren diozcatet ihiztari asco, eta hainec ihiztaturen dituzte mendi, munho, har-cilo gucietan.

17. Alabainan ene beguiac hequien bide gucien gainean daude; ez dire enetzat gordeac, eta ene populuaren tzarqueriac ez dire ene beguiençat içan estaliac.

18. Eta lehembicicoric bihurturen diotet beren gaixtaqueria eta bekatuen sari bikuna; ceren duten kutsatu ene lurra beren idolençat ixuri odolaz, eta icigarriqueriaz duten bethe ene primança.

19. Jauna, ene sendotasuna, ene indarra, ene ihes-lekua hesturaco orduan; lurraren buruetaric çure gana ethorrico dire jendaiac, eta erranen dute: Eguiazqui gure arbasoac gueçurraren, eta baliatu etzaioten hutsalqueriaren jabe içatu dire.

20. Guiçonac bere buruari eguin othe deçoque jaincoric? halacoac ez dire jaincoac.

21. Horren gatic, huna non erakutsiren diotedan oraicoan, erakutsiren diozcatet ene escua eta ene ahala; eta jaquinen dute Jauna dela ene icena.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 16