Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 16:11-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Erranen daroeçu: Çuen aitec bazterrerat utzi bainaute, dio Jaunac; eta jainco arrotzen ondotic goan baitire, eta cerbitzatu eta adoratu baitituzte; eta ni utzi bainaute, eta ene leguea ez baitute beguiratu.

12. Bainan çuec gaizqui guehiago eguin duçue çuen aitec baino; ecen huna non batbedera dabilan bere bihotzeco tzartasunari jarraiquiz, ni ez ençutea gatic.

13. Eta lur hortaric kenduco çaituztet çuec eta çuen aitec eçagutzen ez duçuen lur batera; eta han gau eta egun cerbitzatuco ditutzue jainco arrotzac, ceinec ez baitauçuete phausuric emanen.

14. Horren gatic, dio Jaunac, hara non heldu diren egunac, eta ez da guehiago erranen: Bici bedi Jauna, Israelgo umeac Eguiptoco lurretic atheratu dituena;

15. Bainan: Bici bedi Jauna, Israelgo umeac atheratu dituena ipharraldeco lurretic, eta lur gucietaric ceinetara iraici baititut; eta guibelerat erakarriren ditut beren lurrera, hequien arbasoei nic emanera.

16. Hara non igorriren ditudan nic arrançari asco, dio Jaunac, eta hainec arrançaturen dituzte; eta guero igorriren diozcatet ihiztari asco, eta hainec ihiztaturen dituzte mendi, munho, har-cilo gucietan.

17. Alabainan ene beguiac hequien bide gucien gainean daude; ez dire enetzat gordeac, eta ene populuaren tzarqueriac ez dire ene beguiençat içan estaliac.

18. Eta lehembicicoric bihurturen diotet beren gaixtaqueria eta bekatuen sari bikuna; ceren duten kutsatu ene lurra beren idolençat ixuri odolaz, eta icigarriqueriaz duten bethe ene primança.

19. Jauna, ene sendotasuna, ene indarra, ene ihes-lekua hesturaco orduan; lurraren buruetaric çure gana ethorrico dire jendaiac, eta erranen dute: Eguiazqui gure arbasoac gueçurraren, eta baliatu etzaioten hutsalqueriaren jabe içatu dire.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 16