Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 16:11-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Erranen daroeçu: Çuen aitec bazterrerat utzi bainaute, dio Jaunac; eta jainco arrotzen ondotic goan baitire, eta cerbitzatu eta adoratu baitituzte; eta ni utzi bainaute, eta ene leguea ez baitute beguiratu.

12. Bainan çuec gaizqui guehiago eguin duçue çuen aitec baino; ecen huna non batbedera dabilan bere bihotzeco tzartasunari jarraiquiz, ni ez ençutea gatic.

13. Eta lur hortaric kenduco çaituztet çuec eta çuen aitec eçagutzen ez duçuen lur batera; eta han gau eta egun cerbitzatuco ditutzue jainco arrotzac, ceinec ez baitauçuete phausuric emanen.

14. Horren gatic, dio Jaunac, hara non heldu diren egunac, eta ez da guehiago erranen: Bici bedi Jauna, Israelgo umeac Eguiptoco lurretic atheratu dituena;

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 16