Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 16:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jauna minçatu çait, cioelaric:

2. Ez duçu emazteric hartuco, eta semeric ez alabaric ez duçu toqui hortan içanen.

3. Ecen hau dio Jaunac toqui huntan sorcen diren seme-alabez, eta hequiei bicia eman dioten amez, eta aitez, ceinen odoletic sorthu baitire lur huntan:

4. Eritasun hilgarritaric hilen dire; ez dire, ez deithoratuac, ez ehorciac içanen; gorotza beçala lurraren gainean egonen dire; ezpatac eta goseteac xahutuco dituzte; eta hequien hiliquiac içanen dire ceruco hegastinen eta lurreco basabereen bazca.

5. Ecen hau dio Jaunac: Ez sar barazcari bat den etchean; ez goan deithoratzera, ez hangoei goçacari ematera; ceren populu hortaric kendu baititut ene baquea, ene urricalpen eta urricalcortasunac.

6. Eta handi-ttipiac hilen dire lur hortan; ez dire içanen ez ehorciac, ez deithoratuac, eta nihorc ez du hequien gatic bere burua sarrasquituco, ez-eta ilea murriztuco.

7. Eta horien artean deithoratzaileari ez diote oguia hautsiren, hil denaz goçacari emateco, eta edatera ez diote emanen bere ait-amen minaren eztitzeco.

8. Ez sar barazcarico etchera, hangoequin jarceco, jateco eta edateco;

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 16