Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 15:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jaunac erran çarodan: Moise eta Samuel errequeica ene aitzinean jar baleitez ere, ene arima ez liçate populu horren alderat itzulico: iraiçatzu ene aitzinetic eta ilki beitez.

2. Baldin erraten badarotzute: Norat eguinen dugu? ihardetsico daroeçu: Hau dio Jaunac: Hilceraco denac, hilcera; ezpataraco denac, ezpatara; goseteraco denac, gosetera; eta gathibutasuneraco denac gathibutasunera.

3. Eta igorrico diozcatet gainera lau gaitz-mota, dio Jaunac: Ezpata hilceco, çakurrac circicatzeco, ceruco hegastinac eta lurreco basabereac iresteco eta xahutzeco.

4. Eta arthiquiren ditut lurreco erresuma gucien errabiari, Manaseren gatic, Judaco erregue Ecequiasen semearen gatic, Jerusalemen erabili dituen tzarqueria gucien ariaz.

5. Nor urricalduren çaitzu, oi Jerusaleme, edo nor egonen da çure minez, edo nor goanen da çuretzat othoiztera?

6. Hic utzi naun, dio Jaunac; guibelerat eguin dun: eta nic escua hedatuco dinat hire gainera, eta hilen haut: othoizca nekatua naun.

7. Bahearequin haiçatuco ditut lurraren bazterretaraino; hil eta xahutu dut ene populua, eta halere ez dira beren bideetaric bihurtu.

8. Itsasoan legar-izpi den baino alhargun guehiago eguin çait hequien artean; egüerdi bethean erakarri diotet xahutzailea guiçon-gaztearen amaren gainera; laztura bat-batean igorri dut hirien gainera.

9. Çazpitan erdi dena hebaindu da, ahitu da haren arima; harençat iguzquia etzan da, egun argui celaric oraino; ahalcatu eta gorritu da; eta haren ganic guelditu diren umeac, beren etsaien aitzinean emanen ditut ezpataren ahoari, dio Jaunac.

10. Çorigaitz niri, oi ene ama Certaco eguin nauçu, oi kimeretaco guiçona, makurretaco guiçona lur guciaren gainean? Lucuruzco maileguric ez dut ez eguin, ez hartu, eta oroc madaricatzen naute.

11. Jaunac dio: Ala! Çutaric guelditzen direnec çorion içanen dutela, atsecabearen orduan laguncera ethorriren natzaitzula, eta hesturaco orduan çure etsaiaren contra ilkiren naicela.

12. Burdina eta cobrea ipharraldeco burdinari iratchiquiren othe dire?

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 15