Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 14:15-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Aria hortaz hau dio Jaunac ene icenean minço diren profetez, ceinac ez baititut nic igorri erratera: Ezpata eta gosetea ez dire lur huntan içanen: Ezpatac eta goseteac xahuturen dituzte profeta hequiec.

16. Gosetez eta ezpataz Jerusalemeco carriquen erdian erorico dire populuac, ceinei profetisatzen baitute, eta nihor ez da içanen ehorzteco hequiec, eta hequien emazte, seme eta alabac: eguin duten gaizquia arthiquiren daroet gainera.

17. Eta erranen dioçute hitz hau: Nigarra gau eta egun ixur beçate ene beguiec, eta ez beitez bara; ceren nescatcha, ene populuco alaba, desmasia handiaren, sarrasqui guciz gogorraren azpian ehoa içan baita.

18. Baldin bazterretara ilkitzen banaiz, hara ezpatac hil dituenac; eta hirira sarcen banaiz, hara goseteac ahitu dituenac: profeta ere eta apheça goanac dira eçagutzen etzuten lur batera.

19. Jauna, aldebat iraici duçu Juda? Çure arimac bethico hastiatu du Sion? Certaco jo gaituçu beraz, sendagarriric ez den beçala? Baquea iguriqui dugu, eta deus onic ez da agueri; iguriqui dugu sendatzeco eguna, eta huna nahasmendua.

20. Jauna, eçagutzen ditugu gure tzarqueriac eta gure arbasoen tzarqueriac, ecen bekatu eguin dugu çure contra.

21. Çure icenaren ariaz ez begaitzatzu arthic laidotara; ahalquetara ez begaitzuçu arthic gu eta çure ospearen tronua; orhoit çaite, eta alferretara ez bihur gurequin eguin içan duçun batasuna.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 14