Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 14:13-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Eta ihardetsi diot: Ai! ai! ai! Jainco Jauna! Profetec erraten daroete: Ez duçue ikusico ezpata, eta gosetea ez da çuetaraco, bainan eguiazco baquea emanen darotzue Jaunac toqui huntan.

14. Eta Jaunac erran darot: Profetec gueçurrez profetisatzen dute ene icenean ez ditut nic igorri, ez diotet meçuric eman, ez natzaiote minçatu; gueçurrezco ikuspenac, asmaguinqueriac, maulac eta beren bihotzeco liluraqueriac profetisatzen darozquitzuete.

15. Aria hortaz hau dio Jaunac ene icenean minço diren profetez, ceinac ez baititut nic igorri erratera: Ezpata eta gosetea ez dire lur huntan içanen: Ezpatac eta goseteac xahuturen dituzte profeta hequiec.

16. Gosetez eta ezpataz Jerusalemeco carriquen erdian erorico dire populuac, ceinei profetisatzen baitute, eta nihor ez da içanen ehorzteco hequiec, eta hequien emazte, seme eta alabac: eguin duten gaizquia arthiquiren daroet gainera.

17. Eta erranen dioçute hitz hau: Nigarra gau eta egun ixur beçate ene beguiec, eta ez beitez bara; ceren nescatcha, ene populuco alaba, desmasia handiaren, sarrasqui guciz gogorraren azpian ehoa içan baita.

18. Baldin bazterretara ilkitzen banaiz, hara ezpatac hil dituenac; eta hirira sarcen banaiz, hara goseteac ahitu dituenac: profeta ere eta apheça goanac dira eçagutzen etzuten lur batera.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 14