Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 14:10-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Hau dio Jaunac populu horri, ceinac oinen higuitzea laket baitu, nihon sesuric ez baitu eta Jaunaren gogara ez baitu eguin: Jauna horien gaixtaqueriez orai da orhoituren eta ikarturen ditu horien bekatuac.

11. Eta niri Jaunac erran darot: Ez eguin othoitzic populu horren onetan.

12. Barur eguinen dutenean, ez ditut ençunen horien othoitzac; eta escaincen badituzte holocaustac eta bitimac, ez ditut onhetsico; ceren ezpataz, goseteaz eta içurriteaz xahutuco baititut.

13. Eta ihardetsi diot: Ai! ai! ai! Jainco Jauna! Profetec erraten daroete: Ez duçue ikusico ezpata, eta gosetea ez da çuetaraco, bainan eguiazco baquea emanen darotzue Jaunac toqui huntan.

14. Eta Jaunac erran darot: Profetec gueçurrez profetisatzen dute ene icenean ez ditut nic igorri, ez diotet meçuric eman, ez natzaiote minçatu; gueçurrezco ikuspenac, asmaguinqueriac, maulac eta beren bihotzeco liluraqueriac profetisatzen darozquitzuete.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 14