Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 14:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jaunac Jeremiasi agortearen gainean erran cioen hitza.

2. Judea nigarretan da; Jerusalemeco atheac erori dira eta belcic daude lurrean; Jerusalemen marrasca igan da.

3. Handienec urqueta igorri dituzte berac baino aphalagoac; ithurrira ethorri, eta uric ez dute kausitu; unciac hutsic guibelerat eraman dituzte; ahalquez eta atsecabez, estali dituzte beren buruac

4. Lurraren desmasia gatic, ceren lurrera uriric ez baidathor, laborariec ahalquetan, estali dituzte beren buruac.

5. Orena ere larrean erdi da eta umea utzi du, belharric ez baitzen.

6. Basastoac harcadietan baratu dira, hatsa aho çabalca bilduz erainsugueec beçala; hequien beguiac iraungui dira, belharric ez baitzen.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 14