Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 14:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jaunac Jeremiasi agortearen gainean erran cioen hitza.

2. Judea nigarretan da; Jerusalemeco atheac erori dira eta belcic daude lurrean; Jerusalemen marrasca igan da.

3. Handienec urqueta igorri dituzte berac baino aphalagoac; ithurrira ethorri, eta uric ez dute kausitu; unciac hutsic guibelerat eraman dituzte; ahalquez eta atsecabez, estali dituzte beren buruac

4. Lurraren desmasia gatic, ceren lurrera uriric ez baidathor, laborariec ahalquetan, estali dituzte beren buruac.

5. Orena ere larrean erdi da eta umea utzi du, belharric ez baitzen.

6. Basastoac harcadietan baratu dira, hatsa aho çabalca bilduz erainsugueec beçala; hequien beguiac iraungui dira, belharric ez baitzen.

7. Gure gaizquiac gure contra minço badira, Jauna, çure icenaren ariaz eguiçu; ecen hainitzetan ceihertu gare, bekatu eguin dugu çure contra.

8. Oi Israelen iguriquimena, haren salbatzailea hesturaco orduan, certaco nahi duçu içan lur huntan arrotz bat beçala, tricatzeco hunat makurcen den bideant bat beçala?

9. Certaco içanen çare ibildaun bat iduri, edo ecin salba deçaqueen guiçon hazcar bat beçala? Çu ordean, Jauna, gure erdian çare; çure icena gure gainera deithua içan da; ez gaitzatzula utz bazterrerat.

10. Hau dio Jaunac populu horri, ceinac oinen higuitzea laket baitu, nihon sesuric ez baitu eta Jaunaren gogara ez baitu eguin: Jauna horien gaixtaqueriez orai da orhoituren eta ikarturen ditu horien bekatuac.

11. Eta niri Jaunac erran darot: Ez eguin othoitzic populu horren onetan.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 14