Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 13:18-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Erregueri eta erreguinari erroçute: Aphal çaitezte lurreraino eta han jar, ceren burutic erori baitzaitzue çuen ospearen koroa.

19. Hegoaldeco hiriac hersiac daude, eta ez da norc idec: Juda gucia alde bat eramana da atze-herritara.

20. Goiti çatzue beguiac, eta ikusaçue, ipharretic heldu çaretenac: non da çuri emana içan çaitzun arthaldea, çure arthalde guciz ederra?

21. Cer erranen duçu Jauna ikustera ethorrico çaitzunean? Ecen cerorrec arguitu ditutzu etsaiac çure contra, eta çure buruaren contra jaquinsun eguin ditutzu: ez othe çaituzte oinhaceec harturen, erdi-minetan den emaztequia iduri?

22. Çure bihotzean eguiten baduçu Nola ethorri dire gaitz hauquiec? Çure tzartasunaren handia gatic içan dire aguertuac çure alderdi ahalquecorrenac, liçunduac çure oin çolac.

23. Ethiopiarrac aida balin badeçaque bere larrua, edo lehoinabarrac bere carançadurac; çuec ere onguia eguin deçaqueçue, gaizquiaren eguiten ikasi duçuen ondoan.

24. Eta barraiaturen ditut, haiceac mortua barna daraman lastoa beçala.

25. Hori da hire çorthea, ene ganic içanen dunan çathiaren neurria, dio Jaunac; ceren ahanci naunan, eta gueçurraren gainean eman dunan hire sinhestea.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 13