Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 13:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau derrat Jaunac: Çoaz, erosaçu liho harizco guerrico bat, eta eçarrico duçu guerrian, eta ez duçu urean garbituco.

2. Eta erosi dut guerricoa, Jaunaren hitzaren arabera, eta eçarri dut guerrian.

3. Eta bigarren aldico minçatu çait Jauna, dioelaric:

4. Har çaçu erosi duçun guerricoa eta guerrian duçuna, eta jaiquiric çoaz Ufratara, han har cilho batean gorde çaçu.

5. Eta goan naiz, eta gorde dut hura Ufratan, Jaunac manatu çarodan beçala.

6. Eta guerthatu da asco egunen buruan, Jaunac erran darotala: Jaiqui çaite, çoaz Ufratara, eta har çaçu handic, nic han gordetzeco manatu darotzudan guerricoa.

7. Eta goan naiz Ufratara, cilhatu dut lurra, eta bere toquitic hartu dut nic han gorde nuen guerricoa; eta hara guerricoa hain usteldu cela, non ez baitzen deusetaco.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 13