Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 12:5-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Oinezcoequin lasterca lanac içan baditutzu, nola iharduquico ahal dioçute çaldiei? Baquezco lurra behar bacinduen descansuz bicitzeco, cer eguinen duçu Jordanea fharrastan atheraco denean?

6. Alabainan çure anaiac berac eta çure aitaren etchea çure contra guducatu dira, eta guibeletic haritu çaizquitzu oihu-marrumaca; ez detzatzula beraz sinhets solas onac emanen darozquitzutenean ere.

7. Utzi dut ene etchea, utzi dut ene primança, bere etsaien escuetara eman dut ene bihotzecoa.

8. Ene primança jarri çait lehoina oihanean beçala; marruma eguin du ene contra: hargatic dut hastiatu.

9. Ene primança ez othe da hegastin carançacatu bat iduri? Ez othe da hegastin bat orotan carançatua? Çatozte, bil çaitezte, lurreco basabere guciac, laster eguiçue irestera.

10. Arçain molço batec xahutu du ene mahastia, oincatu dute ene çathia; ene primança lehiagarritic eguin dute mortu icigarri bat.

11. Xahutzera eman dute, eta nigarrez dago ene minez; desmasiaren desmasian da lur gucia, ceren nihorc ez duen gogoeta on bat eguiten.

12. Mortuco bide gucietaric heldu dira xahutzaileac, ceren Jaunaren ezpatac irestera baiterama buru batetic helcera; bici denarençat ez da baqueric.

13. Oguia erran, eta elhorriac bildu dituzte; primança hartu dute, eta etzaiote baliaturen; çuen fruituec ahalquetara arthiquiren çaituztete, Jaunaren hasarreco hatsaren ariaz.

14. Israelgo ene populuari çathitu diodan primançari uquitzen duten ene hauço gaixtaguin gucien contra hau dio Jaunac: Huna non beren lurretic iraiciren ditudan nic, eta Judaren etchea ilkiren dut hequien erditic.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 12