Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 12:11-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Xahutzera eman dute, eta nigarrez dago ene minez; desmasiaren desmasian da lur gucia, ceren nihorc ez duen gogoeta on bat eguiten.

12. Mortuco bide gucietaric heldu dira xahutzaileac, ceren Jaunaren ezpatac irestera baiterama buru batetic helcera; bici denarençat ez da baqueric.

13. Oguia erran, eta elhorriac bildu dituzte; primança hartu dute, eta etzaiote baliaturen; çuen fruituec ahalquetara arthiquiren çaituztete, Jaunaren hasarreco hatsaren ariaz.

14. Israelgo ene populuari çathitu diodan primançari uquitzen duten ene hauço gaixtaguin gucien contra hau dio Jaunac: Huna non beren lurretic iraiciren ditudan nic, eta Judaren etchea ilkiren dut hequien erditic.

15. Eta atheratu ondoan, bihurturen naiz, eta urricalduren natzaiote, eta itzularaciren ditut, cein bere primançara eta cein bere lurrera.

16. Eta baldin arguituric ikasten badituzte ene populuaren, ideac, ene icenaz hula cin eguiteco: Ala Jauna Ene populuari Baalez cin eguiten irakatsi dioten beçala; guerthaturen da ene populuaren erdian jarriac içanen direla.

17. Baldin ordean ençuten ez badute, iraiciren dut jendaqui hura errotic atheratuz eta xahutuz, dio Jaunac.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 12