Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 12:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jauna, iharduquitzen badarotzut, ez etzarelacoan eguiazqui çucena: gucia gatic eguinen darozquitzut ene arrangura bidezcoac: Certaco gaixtaguina ongui helcen da bere bidean? Certaco dute çorion legue-hausleec eta gaizqui-eguileec?

2. Çuc landatu ditutzu, eta erroa eguin dute; handitzen dira, eta fruitua atheratzen dute: hequien ahotic hurbil çare eta bihotzetic urrun.

3. Eta çuc, Jauna, eçagutu nauçu, ikusi nauçu, frogatu duçu çurequilaco dela ene bihotza; hequiec, berriz, bil çatzu hala-nola hil behar den arthalde bat, eta berez çatzu hilceco egunecotzat.

4. Noiz arteo lurra egonen da nigarrez, eta lekuco belhar gucia iharcen, han daudecenen malçurqueriaren gatic? Ez da guehiago abereric, ez hegastinic, erran dutelacoz: Jaunac ez du ikusico gare akabança.

5. Oinezcoequin lasterca lanac içan baditutzu, nola iharduquico ahal dioçute çaldiei? Baquezco lurra behar bacinduen descansuz bicitzeco, cer eguinen duçu Jordanea fharrastan atheraco denean?

6. Alabainan çure anaiac berac eta çure aitaren etchea çure contra guducatu dira, eta guibeletic haritu çaizquitzu oihu-marrumaca; ez detzatzula beraz sinhets solas onac emanen darozquitzutenean ere.

7. Utzi dut ene etchea, utzi dut ene primança, bere etsaien escuetara eman dut ene bihotzecoa.

8. Ene primança jarri çait lehoina oihanean beçala; marruma eguin du ene contra: hargatic dut hastiatu.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 12