Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 11:8-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta ez dute aditu, eta ez dute eman beharria; bainan goan dire cein bere bihotz gaixtoco tzartasunean; eta nic bethetzeco manatu eta bethe ez duten patuco hitz guciac obretara atheratu ditut hequien gainera.

9. Eta Jaunac erran içan darot: Cin-harce bat aurquitu da Judaco guiçonetan eta Jerusalemdarretan.

10. Ene hitzac aditu nahi içan ez dituzten beren arbaso çaharrenen gaixtaquerietara itzuli dire; hauquiec ere goan dire jainco arrotzen ondotic hequien cerbitzatzeco; Israelgo etcheac eta Judaco etcheac alfer eraguin dute horien arbasoequin eguin nuen patua.

11. Horren gatic, hau dio Jaunac: Gainera arthiquiren diozcatet gaitz batzu, ceintaric ecin ilkico baitire; oihu eguinen darotet, eta ez ditut ençunen.

12. Eta Judaco hiriac eta Jerusalemdarrac goanen dire, eta deihadar eguinen diote jaincoei ceinei eguinen baitiozcate sacrificioac, eta hequiec ez dituzte hesturaco orduan salbatuco.

13. Ecen, Juda, cembat hiri, hambat jainco bahintuen; eta hic, Jerusalem, cembat carrica, hambat ahalcapenezco aldare eçarri ditun, Baali sacrificio eguiteco aldareac.

14. Jeremias, ez beraz çuc othoitzic eguin populu horrençat; horrençat ez abia ez aheriaric ez-eta errequeiric; ceren gor içanen bainaiz niri deihadar eguinen darotedan orduan, beren hesturaco mugan.

15. Nolaz ene maiteac ene etchean ditu eguin hambat gaixtaqueria? Haragui sainduetsiec garbituco othe çaituzte malçurquerietaric, ceinetan baitzinen espantatzen?

16. Jaunac deithu cintuen olibondo gori, eder, fruitutsu, beguicoa: harec erran hitz batera su handi bat biztu da olibondoan, eta erreac içan dire haren aldascac.

17. Armadetaco Jaunac, ceinac landatu baitzintuen, hitz batez igorri darotzu gaitza, Israelgo etcheac eta Judaco etcheac, Baali sacrificatuz ene samurrarazteco eguin dituzten gaizquien gatic.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 11