Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 11:6-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Eta Jaunac erran içan darot: Oihu eguizquitzu hitz hauquiec guciac Judaco hirietan eta Jerusalemeco bazterretan, erranez: Adi çatzue patu huntaco hitzac, eta bethe çatzue;

7. Ecen hersatuz errequeitu ditut çuen arbasoac, Eguiptotic atheratu ditudan egunetic egungo eguna arteo; goicean jaiquiz errequeitu ditut, eta erran diotet: Adi çaçue ene minçoa.

8. Eta ez dute aditu, eta ez dute eman beharria; bainan goan dire cein bere bihotz gaixtoco tzartasunean; eta nic bethetzeco manatu eta bethe ez duten patuco hitz guciac obretara atheratu ditut hequien gainera.

9. Eta Jaunac erran içan darot: Cin-harce bat aurquitu da Judaco guiçonetan eta Jerusalemdarretan.

10. Ene hitzac aditu nahi içan ez dituzten beren arbaso çaharrenen gaixtaquerietara itzuli dire; hauquiec ere goan dire jainco arrotzen ondotic hequien cerbitzatzeco; Israelgo etcheac eta Judaco etcheac alfer eraguin dute horien arbasoequin eguin nuen patua.

11. Horren gatic, hau dio Jaunac: Gainera arthiquiren diozcatet gaitz batzu, ceintaric ecin ilkico baitire; oihu eguinen darotet, eta ez ditut ençunen.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 11