Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 11:16-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Jaunac deithu cintuen olibondo gori, eder, fruitutsu, beguicoa: harec erran hitz batera su handi bat biztu da olibondoan, eta erreac içan dire haren aldascac.

17. Armadetaco Jaunac, ceinac landatu baitzintuen, hitz batez igorri darotzu gaitza, Israelgo etcheac eta Judaco etcheac, Baali sacrificatuz ene samurrarazteco eguin dituzten gaizquien gatic.

18. Çuc orduan, Jauna, arguitu nauçu, eta eçagutza ethorri çait, eta orduan aguertu daroztadatzu hequien asmuac.

19. Eta ni bitintatzat daramaten bildots eme baten pare nincen, eta ez nuen eçagutzen ene gainean atheratu cituztela asmuac, ciotelaric: Çotza eçar deçagun horren oguian, errotic ken deçagun bicien lurretic, eta horren icena ez bedi aipha guehiago.

20. Oi bainan, armadetaco Jauna, çucenqui juiatzen duçuna, bihotza eta barnea ikarcen ditutzuna, eguiçu ikus deçadan hequietaric atheratuco duçun aspercundea; ecen çure aitzinera aguertu dut ene çucena.

21. Horren gatic hau dio Jaunac Anathotheco guiçonei, ceinec bilhatzen baitute ene bicia, eta erraten baitute: Ez beçac profetisa Jaunaren icenean, eta ez haiz gure escutic hilen.

22. Horren gatic, hau dio armadetaco Jaunac: Hara non goanen natzaioten ikustera; ezpatac hilen ditu gazteac; hequien semeac eta alabac gosez hilen dire.

23. Eta hequietaric ez da ondarric gueldituren; ecic Anathotheco guiçonen gainera erakarriren dut gaitza, hequien gaztiguco orduan.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 11