Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 11:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jeremiasec içatu duen solasa Jaunaren ganic, ceinac erran baitio:

2. Adi çatzue patu huntaco hitzac, eta minça çaitezte Judaco guiçonei eta Jerusalemdarrei;

3. Eta erroçute: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Madaricatu guiçona adituco ez dituena patu huntaco hitzac;

4. Ceinac manatu baitiozcatet çuen arbasoei, Eguiptotic, burdin-labetic atheratu nituen egunean, niotelaric: Adi çaçue ene minçoa eta eguizquitzue nic manatzen darozquitzuetan guciac, eta çuec içanen çarete ene populua, eta ni çuen Jaincoa;

5. Obra deçadan çuen aitei eguin cina, emanen niotela esnea eta eztia çarioen lurra, egungo egunean den beçala. Eta ihardetsi diot eta erran: Biz, Jauna.

6. Eta Jaunac erran içan darot: Oihu eguizquitzu hitz hauquiec guciac Judaco hirietan eta Jerusalemeco bazterretan, erranez: Adi çatzue patu huntaco hitzac, eta bethe çatzue;

7. Ecen hersatuz errequeitu ditut çuen arbasoac, Eguiptotic atheratu ditudan egunetic egungo eguna arteo; goicean jaiquiz errequeitu ditut, eta erran diotet: Adi çaçue ene minçoa.

8. Eta ez dute aditu, eta ez dute eman beharria; bainan goan dire cein bere bihotz gaixtoco tzartasunean; eta nic bethetzeco manatu eta bethe ez duten patuco hitz guciac obretara atheratu ditut hequien gainera.

9. Eta Jaunac erran içan darot: Cin-harce bat aurquitu da Judaco guiçonetan eta Jerusalemdarretan.

10. Ene hitzac aditu nahi içan ez dituzten beren arbaso çaharrenen gaixtaquerietara itzuli dire; hauquiec ere goan dire jainco arrotzen ondotic hequien cerbitzatzeco; Israelgo etcheac eta Judaco etcheac alfer eraguin dute horien arbasoequin eguin nuen patua.

11. Horren gatic, hau dio Jaunac: Gainera arthiquiren diozcatet gaitz batzu, ceintaric ecin ilkico baitire; oihu eguinen darotet, eta ez ditut ençunen.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 11