Itun Zaharra

Itun Berria

Jeremiasen Profecia 10:13-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Hitz batez ceruetaric jautsarazten ditu ur-uharrac, eta hedoiac alcharazten ditu lurraren bazterretaric: uriaren erdian eguiten ditu ximistac, eta haicea ilkiarazten bere gordegailuetaric.

14. Guiçona bere jaquitateaz çoro bat eguin da; oficialea ahalquetara arthiquia da bere jaincomoldeaz; gueçurrezcoa eta biciric gabea baita haren lana.

15. Lan ezdeus, lan irrigarriac dire; sunsituren dire Jaunac ikusico dituen egunean.

16. Ez da hequien idurico Jaincoa, Jacoben çathia; harec berac eguin ditu gauça guciac, eta Israel da haren primançaco gandoa; armadetaco Jauna da haren icena.

17. Sethioco toquian hagoena, bazterretaric bil çatzic hire ahalquetzeco gauçac.

18. Ecen hau dio Jaunac: Oraicoan urrun arthiquiren ditut lur huntaco egoiliarrac; eta hersaturen ditut, atzemanac içan ditecen.

19. Ene dohacabea ene asturugaitzean! Ene çauria guciz da gaixtoa. Bainan nic erran dut: Neronec eguin dut ene çurigaitza, eta neronec jasanen dut.

20. Ene olha eragotzia da, ene soka guciac trencatuac dire, ene semeac goan dire ene ganic eta hilac dire; nihor ez da guehiago ene olharen hedatzeco eta ene larruen alchatzeco.

21. Ceren arçainec çoroqui eguin duten, eta ez duten Jauna bilhatu; horren gatic ez dute aditzaric içan, eta barraiatua da hequien arthalde gucia.

22. Huna non harramanz handi eta icialdura lazgarri bat heldu diren ipharreco lurretic, Judaco hiriez eguiteco mortu bat eta erainsugueen egoitza.

23. Jauna, badaquit guiçona ez dela bere bideaz nausi, eta guiçonac ez duela bere escuan ibilceco eta bere urhatsen bidatzeco ahala.

24. Açurria neçaçu, Jauna, bainan çure çucentasunean eta ez çure hasarrean, arras ecezta neçaçun beldurrez.

25. Ixur çaçu çure gaitzidura eçagutzen etzaituzten jendaquien gainera, eta çure icenari dei eguiten ez dioten herrialdeen gainera, ceren larrutu, iretsi, ahitu duten Jacob, eta sunsiaraci haren ospea.

Irakurri kapitulu osoa Jeremiasen Profecia 10